XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urtarrilaren 7an bukatuko da
Gaur eta Emen taldeetako kideen erakusketa, Bilbon.

Vanguardia en Vanguardia izenburupean, ostiralean zabaldu zen Bilboko Vanguardia arte-aretoan, Gaur eta Emen taldeetako zenbait kideren lanen erakusketa.

Kolektibo hauek 1956 urtean sortu ziren, bata Bizkaian eta beste Gipuzkoan, eta Arabako.

Orain eta Nafarroako Danok izenekoekin batera Arte Garaikidearen Euskal Eskola sortu zuten.

Guztira 40 bat obra daude erakusgai, Amable, basterretxea, Mendiburu, Oteiza, Sistiaga eta Zumetarenak, Gaur taldearen izenean, eta Emenen aldetik, Barcelo, Carrera, Dapena, Garcia Erguin, Larrea eta Ramos Urangarenak.

Erakusketa urtarrilaren 7a arte egongo da zabalik, Mazarredo Zumardiko 19.ean (behegainekoa).

Artista hauek iraganean egindakoarekin batera, orain aurkezten dituzten lan berrien panoramika eskaini nahi da.

Katalogoak Kosme Barañanoren testu bat dakar hasieran, Migel Pelai Orozkoren Oteiza liburutik jasotako beste baten parean.

Barañanok zera dio Arte Garaikidearen Euskal Eskolaren sorrera eta bilakaeraz: Ekimen eder honek: ez zuen bere irizpideak finkatzerik lortu, ez helburuak zehazterik, ezta artista haren inguruan elkartzerik ere... horrela, 68ko utopiak hemen formulaziorik ere ez zuen izan.

Vasco Press.